funcgrup

Parlamentuko taldeen eginkizunak

Parlamentuko taldeak dira parlamentuko jardueraren eragile nagusiak. Talde hauek ezartzen dituzte eztabaidetan hitz egiteko txandak eta legitimazioa dute erregelamenduko ekimen ia guztiak aurkezteko, txosten galderak eta eskaerak izan ezik, horien ekimena diputatuei baitagokie, eta artikuluen zuzenketak izan ezik, horien legitimazioa partekatua baita. Halaber, lege proposamenak parlamentuko taldeek edo gutxienez ere hamabost diputatuk osatutako talde batek aurkeztu ditzake.

Taldeak Ganberetan osatzen dira, legegintzaldi bakoitzaren hasieran.

Gutxienez ere hamabost diputatuk osatutako talde batek parlamentuko talde bat era dezake. Halaber, parlamentuko talde bat era dezakete gutxieneko kopuru horretara iritsi ez arren gutxienez ere bost jarleku eta gutxienez ere hautagaitza izandako barrutietako botoen ehuneko bost edo herrialde osoan emandako botoen ehuneko bost jaso duten alderdi politiko bateko edo hainbat alderdi politikoetako diputatuek.

 Alderdi politiko bereko kide diren diputatuek ezingo dituzte inolaz ere bi parlamentuko talde independente edo gehiago osatu. Halaber, ezingo dute parlamentuko talde independenterik sortu hauteskundeen momentuan hautesleengana jo ez duten alderdi politikoetako kide ziren diputatuek.