mas-informacion

Parlamentuaren Kanala. Informazio gehiago

Kongresuko telebista (Congreso TV)

Diputatuen Kongresuak herritarren eskura jartzen du parlamentuko jardueraren lekuko izateko aukera, bai Osoko Bilkuraren saioetan zein batzordeen saioetan egiten dena ere, ekitaldi instituzionalekin eta Ganberak antolatutako bestelako jarduerekin batera. Honen helburua da informazio eskubidea bermatzea eta gai publikoetan parte hartzea sustatzea.

Parlamentuaren Kanala,satelite eta kable bidezko plataforma digital nagusietan aurki daitekeena; Kongresua Zuzenean eta Ikus Entzunezkoen Artxiboa,Internet bidez eskuragarri daudenak, Diputatuen Kongresuaren web atarian;eta telebista kateei zuzendutako erakundeko seinalearen doako banaketa. Hauek dira, besteak beste, Ganberak bere jarduera ezagutzera emateko erabiltzen dituen bitartekoak.

Parlamentuko jarduera ikus entzunezko komunikabideen bitartez ezagutzera emateko helburuarekin, Diputatuen Kongresuak, 1993. urtean, urrutiko agintedun kamerak instalatu zituen Hemizikloan, osoko bilkurak grabatu eta eman ahal izateko. 1998an gauza bera egin zen batzordeen bileretarako erabiltzen diren aretoetan.

Harez geroztik, Kongresuak Osoko Bilkuraren eta batzordeetako saioen seinale instituzionala eskaintzen du, Behe Ganberan egiten diren bestelako ekitaldien seinalearekin batera, eta kalitate profesionalarekin banatzen du telebista kateek komunikabideei erreserbatutako eremuan dituzten kabinetara. Horrez gain, seinalea telebista zirkuitu itxi baten bidez igortzen da parlamentuko eraikin guztietara.

Irudi guziak Torrespañako Zentro Nodaleraino eramaten dira, bertatik Diputatuen Kongresuari buruzko informazioa jasotzeko interesa duten telebista kate nazional edo nazioarteko kateetara banatzeko, bai eta Estatuko Administrazioko erakundeetara, alderdi politikoetara, komunikabideetara eta hala eskatzen duten erakunde eta organoetara ere.

Diputatuen Kongresuaren telebista kontrola, Ganberako eraikinetako batean dagoena, bertan garatzen diren jardueren seinale instituzionalaren produkzio eta errealizazioaz arduratzen da. Areto horretan bertan dago ere Parlamentuaren Kanalaren jarraitasunaren kontrola.

Parlamentuaren Kanala

Parlamentuaren Kanala 2000. urteko apirilaren 5ean hasi zen igortzen, VII. legegintzaldiko osaera saioaren emanaldiarekin.

Beste herrialde batzuetako parlamentuetako kanalen modura, Parlamentuaren Kanala herritarren zerbitzura jarritako demokraziaren tresna gisa jaio zen, herritarrek bertatik bertara ezagutu dezaten euren ordezkariek egiten duten lana.

Azken batean, helburuak dira Parlamentua herritarrengana hurbiltzea, gai publikoetan parte hartzea sustatzea eta ordezkaritzako erakundeen arteko harreman estuago eta arinagoa ahalbidetzea.

Parlamentuaren Kanalak eginkizun horiek bete ahal izateko, banaketa sare zabala behar du, seinalea ahalik eta pertsona kopuru handienari helarazi ahal izateko.

Gaur egun, Parlamentuaren Kanalak modu irekian igortzen du, Hispasat 30W satelite bidezko seinale digitalarekin (10.890 maiztasuna, polaritate bertikala, transponderra (Txp) 143, Symbol Rate 27.500, FEC ¾.)

Kongresuaren webgunea laguntza emateko oinarrizko tresna gisa erabilten da, erabiltzaileei informazio gehiago eskaintzen baitie Parlamentuaren Kanalaren programazioaren eta edukien inguruan. Parlamentuaren Kanalaren seinalea VODAFONE TV (211 kanala) operadorearen bitartez banatzen da.

Parlamentuaren Kanalaren programazioa

Parlamentuaren Kanalaren programazioa osoko bilkuren hedapenean oinarritzen da. Bilkura horiek zuzenean ematen dira beti eta lehentasuna dute Diputatuen Kongresuan egiten den beste edozein ekitaldi edo gertakariren aurretik.

Batzordeen bilerak ere ematen dira, zuzenean edo grabatuta, garrantzi irizpideei jarraituta, batzorde bakoitzaren aurreko agerraldien arabera, edo bertan jorratutako ekimenen arabera, ekimenak legegintzakoak edo bestelakoak izan daitezkeelarik.

Parlamentuko jardueraz gain, Parlamentuaren Kanalak Ganberan garatzen diren beste jarduera batzuk ere ematen ditu, hala nola bisita edo ekitaldi instituzionalak, mintegiak edo Diputatuen Kongresuak antolatutako aurkezpenak.

Bestalde, Parlamentuaren Kanalak produkzio propioa duten edukiak ere prestatzen ditu, parlamentua jarduerarik gabe dagoen momentuetarako. Gaur egun, pieza labur eta jarraituak ematen dira, eta baita hainbat gaien inguruko erreportajeak ere.

Kongresua Zuzenean eta Ikus Entzunezkoen Artxiboa

Diputatuen Kongresuaren webgunea da Ganberak herritarren zerbitzura jartzen duen beste tresna bat, bertan egiten den lana ezagutzera emateko eta erakunde publikoen hurbiltasuna areagotzeko.

Horretarako, Parlamentuaren Kanalaren programazio eta emanaldien xehetasunak eskaintzeaz gain, www.congreso.es webgunean Osoko Bilkuraren eta batzordeen bilerak ikus daitezke, zuzenean edo grabatuta, bestelako ekitaldi bereziekin, bisita instituzionalekin eta Ganberak antolatutako mintegiekin, ikastaroekin eta bestelako jarduerekin batera.

Emanaldi hauetara sartzeko bideak esteka hauek dira: Kongresua Zuzenean (Congreso en Directo) eta Ikus Entzunezkoen Artxiboa (Archivo Audiovisual).

Kongresua Zuzenean estekak Osoko Bilkuren saioetarako sarbidea eskaintzen du. Saio hauek lehentasuna dute momentu horretan Ganberan egiten den beste edozein ekitaldiren aurretik. Esteka horretan aurki daitezke ere zuzenean emateko hautatu diren batzordeak (gehienez ere bost).

Bai zuzenean emandako saio edo ekitaldiak eta baita zuzenean eman ez zirenak ere grabatuta ikus daitezke beranduago: Kongresua Zuzenean estekan, azken asteko saioak badira, edo Ikus Entzunezkoen Artxiboan, zaharragoak badira.

Ikus Entzunezkoen Artxiboan gordetzen dira Osoko Bilkuraren eta batzordeen bilerak, eta baita bestelako ekitaldi bereziak ere, hala nola abenduaren 6ko Konstituzioaren Egunaren ospakizuna, Ateak Zabaltzeko Jardunaldiak edo izandako bisita instituzionalak.

Edukietarako sarbidea errazte aldera, Diputatuen Kongresuak bilaketa sistema bikoitza eskatzen du: dataren araberakoa edo organoaren araberakoa. Horri esker azkarrago aurki daitezken emanaldien historialean gordetako saio eta jarduerak.

 

Parlamentuaren Kanalaren logotipoa

 

Satelite bidez sintonizatzeko datuak:
Hispasat 30W
Transponderra 146
Maiztasuna 10770 MHz
Polaritate H
DVB-S2 8PSK
SR 30000
FEC 5/6

Operadorea:
VODAFONE TV (211 kanala)