Ogi-apurra
visita
Informazio orokorraBisitaldi guztiak ganberaren jardueraren menpean egongo dira, eta eten daitezke ekitaldi instituzionalen edo parlamentarioen ondorioz; orduan, bide honetatik ohartaraziko da. Abuztuan eta jaiegunetan ez dira bisitaldiak egiten. Bisitaldi guztiek aldez aurreko erreserba behar dute. Bisitaldi guztiak gidatuak eta doakoak izango dira. Jakinarazi nahi dizuegu Kongresuan ezin dela ez grabatu ez argazkiak atera ere. Era berean, ez da baimenduko parlamentuan objektu zorrotzekin eta/edo ebakitzaileekin sartzea, ezta likidoak, gelak edo antzeko substantziak dituzten ontziekin ere. Bisitaldi gidatu motakBanakako bisitaldiak Diputatuen Kongresuaren jauregiraOstiraletan 12:00etan eta larunbatetan 10:30etik 12:30era, aldez aurretik erreserba eginda linean, esteka honetan: Banakako bisita gidatuen erreserba. Izena emateko epea bisitaldien aurreko larunbateko 13:00etan irekiko da. Sarreran NANa edo pasaportea aurkeztu beharko da. Banakako bisitaldiak “Democracia Parlamento Constitución” erakusketaraAstelehenetan, 12:00etan, aldez aurretik erreserba eginda linean, esteka honetan: "Democracia Parlamento Constitución” bisitaldi gidatuen erreserba. Izena emateko epea hamasei egun lehenago irekiko da, larunbatean, 13:00etan. Bisitaldi honetan ez dira sartzen ez hemizikloa ez jauregiko aretoak. Erakusketa iraunkorrak Diputatuen Kongresuko jauregiko sotoan horretarako aurreikusitako lekua hartzen du. Hiru eraztunez, ganga batez eta hiru aretoz osatutako saio-aretoaren azpian dagoena da. DEMOKRAZIA gaiak kanpoko eraztuna hartzen du; PARLAMENTUA gaiak, erdikoa; eta KONSTITUZIOA gaiak, barrukoa. Sarreran NANa edo pasaportea aurkeztu beharko da. Taldeko bisitaldiak Diputatuen Kongresuaren jauregiraAstelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00era, eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00era Eskaerak edozein erakundek egin ditzake (ikastetxea, kultura erakundea, elkartea, etab.), posta arruntez edo elektronikoz, honakoak adierazita: - Erakundearen izena Eta hona bidalita: Unidad de Guías Ikastetxeetako ikasleak, gutxienez, DBHko 1. mailakoak izango dira. |