Ogi-apurra

Egiaztagutunen aurkezpenari buruzko informazioa

Egiaztagutunen aurkezpenari buruzko informazioa

Hauteskunde orokorrak 2023ko uztailaren 23an egin ondoren, 2023ko abuztuaren 17an Kongresua eratzeko bilkura egingo da. Bertan, hautatutako diputatuek, diputatu izaera osoa eskuratzeko, zin egin edo hitz emango dute Konstituzioari men egiteko. Horretarako, Ganberako Erregelamenduaren 20.1. artikuluan ezarritako moduan, aldez aurretik Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko dute hauteskunde-administrazioko dagokion organoak igorritako egiaztagutuna, eta jardueren adierazpena bete beharko dute Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoan aurreikusitako moduan.

Horretarako, Idazkaritza Nagusiak jarraian zehazten diren honako areto hauek prestatu ditu diputatuen harrerarako. Areto guztiak I. handiagotzearen eraikinean daude.

EGIAZTAGUTUNEN AURKEZPENA
2023ko uztailaren 31tik abuztuaren 16ra arte

LEHENENGO SOLAIRUA
1. aretoa.

-    Egiaztagutunen aurkezpena
-    PFEZ atxikipenaren datuak

2. aretoa.
-    Gizarte-babesa.

3. aretoa.
-    Garraiobideak.

BIGARREN SOLAIRUA 
-    Argazkiak.

4. aretoa.
-    Informatika eta telefonia.


ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera,                    09:30etatik 15:00etara